Martxoak 8

Robert Baden Powel eskaut mugimenduaren sortzailea da, baina hau soilik gizonentzat zen, eta gaur gure taldetan neska eta mutilak daude. Nola gertatu zen aldaketa hori? Bere arrebak, Agnes Baden Powel emakumeentzako eskaut mugimendua sortu zuen. Bere nebarekin batera gizonentzako sortua zen mugimendua emakumeentzako moldatu zuen garai hartan onartu izateko.

Agnes, txikitatik oso trebea zen, eta gauza asko egiten zituen ondo. Musikari aparta zen baita artista ere, astronomia ezagutzak zituen eta bizikletan ibiltzen zen(garai hartan oso emakume gutxik egiten zuten), igeri egiten zuen, gidaria zen etaa irristatzen zuen. Bere etxean erleak zaintzen zituen eta eztia egiten zuen, oso gaztetik natura interesatzen zitzaion.

XX mendeko lehen zatian emakumeak pertsona fin eta makalak izan behar ziren, bizitza pribatua izan eta etxea zaindu, abenturetan parte hartzeko aukera gutxi zituzten. Hala ere bere nebak emakumeentzako eskaut mugimendua sortzeko eskatu zionean gogotsu parte hartu zuen.

1900 urte inguruan aurreiritsi asko zeuden emakumeek gizonak egiten zituzten gauza berdinak egiteagatik. Momentu hartatik hona gauzak asko aldatu dira, hala ere gaur egun ere ezberdintasuna nabaria da emakume eta gizonen artean. Gaur martxoak 8 emakume langileen egunean horren gainean jarri nahi dugu fokoa, guk ezberdintasun horiek apaltzeko lanean jarraituko dugu gaur eta beste 365 egunetan.

 

AGNES BADEN-POWELL

 

Partekatu!