Encuentro Herrialdea 2018

Gazteleraz >>

2018-11-25

Pasaden domekan, Herri Aldeako talde guztiak (Argizai, Eskubeltz, Inurri, Kilimusi eta Txispeleta) Durangon elkartu ginen.  

 

Goiz-goizean eta trenera edo autobusera gogo izugarriekin eta irribarre batekin, bakoitzak bere herritik  topalekura abiatu ginen.

 

Durangon elkartu ginen goizeko hamarretan, agurtu eta adarretan banatu ginen. Behin adarretan banatuta, adar bakoitzak ibilbide ezberdinak hartu genituen eta Izurzara abiatu ginen. Bidean, adar bereko baina talde ezberdinetako ume zein nerabeek elkar ezagutu genuen. Adar nagusiek, aurpegi ezagunak aurkitu genituen, taldeen arteko sare lana eta elkarrekin egindako proiektuak direla eta, eta, adar txikiagoek lagun berri mordoa egin genituen.

 

 

Gainera, genero indarkeriaren eguna zela aprobetxatuz, haren inguruko jolasak eta dinamika ezberdinak egin genituen, eta gero guztia aitarekin partekatu genuen otoitzan, adar bakoitzak egindakoaren zati bat gainontzeko adarrei aurkeztuz.

 

Asko disfrutatu genuen egunaz, eta pilo bat gustatu zitzaigun beste herrietako taldeekin gure esperientziak partekatzea, espero dugu horrelako gehiago izatea!

 

 

 

Partekatu!